INDARTU

(familiak)

COVID19k eragindako konfinamenduak familiak egoera berri batera egokitzera behartu gaitu.  Gure etxeak eskolak bihurtu ditugu, horrek ekarri dizkigun zailtasunekin. 4500 irakaslek baino gehiagok erantzun zuten ADIERAZ inkestan, egoerak lan-kargari, emozioei eta behar digitalei eta teknikoei dagokienez duen eragina azaldu zuten. Baina familiok ere asko dugu esateko. Gure ekarpenek etorkizuna eraikitzeko garrantzitsuak dira.   Horregatik 5 minututan betetzen den galdetegi hau erantzuteko eskatzen dizugu. Eskerrik asko laguntzeagatik! 


Galdetegi honen xedea da ikastetxeen digitalizazio prozesua eta gaitasun digitalen garapena ebaluatzea.
Bete baino lehen, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoari jarraituz, jakinarazi nahi dizut formulario honen bidez zure datu pertsonalak modu anonimoan erabiliko direla eta WebLearner Ikerketa Taldearen "Indartu-Zentroak" fitxategian tratatuko direla. Halaber, jakinarazten dizut zure datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea erabil dezakezula. Horretarako, idatzi bat bidali behar duzu weblearner@ehu.es helbidera.
ONARTU klikatzean, zure erantzunak ikusteko eta modu anonimoan erabiltzeko aukera ematen duzu. Mila esker.

Logo_equipo.jpg
lotura_ehige.jpg
Fakultatearen_eraikina_2.jpg
heize logo.png